CNTk Ecutrans enpresako bi langileen kaleratzea salatzen du

Print

Gasteizen egoitza duen Ecutrans enpresako CNTko sekzio sindikalak, ostiral honetan, Martxoak 30, 17:00etatik 18:00etara, ordu beteko lanuztea eta konzentrazioa deitu du. Neurri hau, langileek kaleratu duten bi lankideekin haien elkartasuna adierazteko antolatu dute  eta enpresako zuzendaritzak hartu duen erabakia gaitzesteko.

Kaleratze objetiboen kontuetan lan erreforma berria erabiliz, hau da, elkarren segidako lau hiruhileko fakturazioaren jaitsiera alegatuz, enpresa honek bi langile kaleratu ditu, 6 eta 7 urteko antzinatasunarekin. Haietariko bat lan-arriskuen prebentzioaren kontuetan sekzio sindikalaren delegatua da.

Patronalek eta gobernuek, ustez enplegua sortzeko, erreformari buruz  hitz egiten duten bitartean, errealitatean kaleratze merkeak egiteko erabiltzen dute eta, kasu honetan, bi langile zigortzeko. Haien delitu bakarra merkantzien garraioaren hitzarmen probintziala aplikatzeko erreklamazioa egitea –ECUTRANS zentro logistikoa da-, soldatak zordunduak eskatzea eta, legeak esaten duen moduan, lan egutegia urteko lanaldiarekin seinalatuta izatea.

Era berean, zuzendaritzak erabili duen arrazoia kaleratzeak justifikatzeko erabat faltsua da. Ez dute langile kopurua murriztu behar, azken hilabetean bi kontratazio egin dituztelako. Egia esan, neurri honekin langileak beldurtu eta ikaratu nahi dituzte haien betebeharrak ez betetzeko, hau da, Hitzarmen Probintziala aplikatzea.

Hau dela eta, langileek lanuztea eta enpresa aurrean konzentrazioa egitea erabaki dute, bi kaleratuen berriz onartzea exijitzeko.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org