“Eskubideak ez dira negoziatzen”

Print

Ostiral honetan, CNT sindikatuko militanteek Portugaleten elkarretaratze bat burutu dute lan erreformaren indargabetzea aldarrikatzeko. “Eskubideak ez dira negoziatzen, defendatu eta borrokaz lortzen dira” lemapean, konfederazio anarkosindikalistak herri hortako biztanlegoa datorren osteguneko greban partehartzera deitu du.

 

Aipaturiko herri bizkaitarrean arratsaldean gauzatu den ekitaldian, erreformak baldintza sozialetan eragingo duen “narriadura basatiaz” ohartarazi du CNTk. Lan erreformak “milaka pertsonek bizi duten egoera larria gaiztotuko duela” gaineratu du sindikatuak.

Erakunde honek “ekintza zuzena eta elkar laguntza” aldarrikatu nahi izan ditu estatua, banketxeak eta patronala borrokatzeko “modu bakar bezela”, “langileriak pairatzen duen krisiaren errudun bakarrak” horiek direla gaineratuaz.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org