Zornotzatik Eibarrera, greba orokorrerantz

Print

Gaurkoan, CNT sindikatuko militanteek Zornotza eta Eibar artean auto-karabana bat burutu dute hilaren 29ko greba orokorrera deitu eta lan erreformarren ondorio latzen berri emateko.

Ibilbidean zehar, konfederazio anarkosindikalistak langile klasearen bizi baldintzetan atzerapausu nabarmenak ekarriko dituen egitasmo iraingarriaren aurkako mobilizazioetan partehartzera gonbidatu nahi izan ditu herri hauetako langileak.

Aipatu auto karabana greba orokorrera deitzeko CNTk antolaturiko ekintza sortaren parte izan da. CNTren aburuz, greba orokorra “haratago jo behar duen” borroka neurria da.

“Sistema ezmoral eta anker hau pairatzen dugun guztion indarrak batu eta krisiaren benetako errudunen aurka joateko garaia da (29an eta aurrerago letozkeen egunetan): patronala, banketxeak eta gobernuak” azpimarratu du CNTk.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org