CNTk beste gatazka bat irabazi du La Nicolettan

Print

CNT sindikatuak Nicoletta pizzeria katearen Biboko langile batek aldarrikatzen zituen orduak kobratzea ahalbidetu du -langilea bidegabeki kaleratua izan zen-. Enpresan honetan erakundea anarkosindikalistak irabazten duen hirugarren gatazka da honakoa. Nicolettari hainbatetan leporatu zaizkio langileen eskubide urraketak.

Azken kasu honetan, Nicolettak uko egiten zion CNTren afiliatuak egindako orduak ordaintzeari. Hala eta guztiz ere, “ekintza zuzena eta elkar laguntza direla medio, berriz ere lortu dugu enpresariek gure militanteen  eskubideak errespetatzea”. Lehenago, sindikatu honek langile baten kaleratzea bidegabetzat jotzea lortu zuen; langile horrek kontratu mugagabe bat zuen eta mota guztietako presioak jasan zituen enpresatik joan zedin.

Bestalde, Nicolettak modu justifikaezinean kaleraturiko beste langile batek bere eskubideak berrestea lortu zuen CNTk. Sindikatuaren esanetan, “kasu guzti hauetan langileriaren interesak defendatzeko tresnarik onena ekintza zuzena dela frogatu dugu”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org