CNT-k greba orokorrara deitzen du

Print

 

MARTXOAK 29 GREBA OROKORRA

 - 7:00: Donostialdeko industrialdeetara auto karabana eta pikete informatiboa. Irteera CNTren Donostiako egoitzatik (Olaeta plaza).

- 7:00: txirrindulari eta oinezkoen piketea Gaztelu plazatik Iruñean*.

- 8:00: CNTren Durangoko egoitzatik irtenda (Komentukale 22), pikete informatiboa.

- 8:30: Iruñeako BBVAn (Merindade plaza) elkarretaratze-asanblada banka armatuari buruz.

- 9:30: Iruñeako CANen (Carlos III etorbidea) elkarretaratze-asanblada deshauzioen inguruan.

- 9:30: Abadiñoko Simply eta Eroskin pikete informatiboa.

- 10.30: CNTren Donostiako egoitzatik irtenda, piketea hirian zehar.

- 11.00: Iruñeako Binkuloaren plazan mitina eta manifestazioa Gaztelu plazaraino.

- 11.00: CNTren Durangoko egoitzatik Bilboko manifestaziorako irteera.

- 12.00: Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratzea.

- 12.00: Gasteizeko Bilbao plazatik manifestazioa.

- 12.00: Donostiako Bulebarretik manifestazioa

- 12.00: Manifestazio bateratua Iruñeako Gaztelu Plazan.

- 14.30: Iruñeako Gaztelu plazan elkarretaratze-asanblada-bazkari autogestionatua (“Gelditzen ez baditugu, itoko gaituzte”).

- 17.00: Iruñeako Zerbitzu Sozialen aurrean (González Tablas kalea) elkarretaratze-asanblada oinarrizko errentari buruz.

- 17.30: Ermuan mugimendu sozialen manifestazio bateratua.

- 17.30: Gasteizeko Amabirjin Zuriaren plazatik manifestazioa.

- 19.00: Gizarte kolektiboek deitutako manifestazioa Iruñean.

- 19:00: Bilboko Arriaga plazatik manifestazioa.

* Iruñeako jarduerak CNT, CGT, Nafar Libertarioak, 15-M, KEM-MOC eta Dale la Vuelta-Bira Beste Aldera organizazio eta kolektiboek era bateratuan deitu dituzte.

 

Konfederazio anarkosindikalistak sindikatuen arteko ekintza batasuna eskatzen du. “Geure ikuspuntuak entzun barik, bat egitera gonbidatu gaituzte, ez dagoen aniztasunaren eta batasunaren irudia eman nahian” esaten du.

Komunikatu honen bidez, CNT sindikatuak hurrengoa adierazi nahi du:

1.- Euskal Herriko CNT-ek, 2012ko martxoaren 29an, 24 orduko greba orokorra deitzen du.

2.- Era berean, uste dugu langileriari azaldu behar diogula zergatik egiten dugun beste deialdi bat, aurretiko deialdia izanez.

Halako mobilizazioetan, ezberdintasun guztien gainetik, sindikatu guztien batasunaren alde apostua egiten dugu, hori dela eta otsailaren 25eko manifestazioan egon ginen. Izan ere, pentsatzen dugu arrakastaren arrazoia aniztasunean dagoela.

Dena den, CNTek ere, sindikatuen arteko ekintza batasuna benetakoa izan behar dela eskatzen dugu, batasuna baina parekoen artean, eta ez aukera honetan gertatu dena: deialdia komunikabideetan ezagutu eta gero bat egitera gonbidatu gaituzte geure ikuspuntuak entzun gabe, ez dagoen aniztasunaren eta batasunaren irudia eman nahian.

Agian, bi motatako sindikalismoaren izatea antzeztu nahi izan dute: euskalduna eta espainola, baina horrek ez dauka zer ikusirik langileriaren beharrekin eta, gainera, desmobilizazioa eta etsipena besterik ez ditu sortzen.

Etorkizunean, modu unitarioan posible baldin bada, lan egin nahi dugu, egin behar izango diren mobilizazioak, guztion artean aurrera ateratzeko, bakarrik horrela lortuko dugulako langileriaren onarpena eta arrakasta.

3.- Langile guztiei deialdi bat egiten diegu greban eta ekitaldi guztietan parte hartzeko. Argi eta garbi utzi nahi dugu, gaur egungo egoeraz kontziente izanik, geure ahaleginak emango ditugula greba arrakastatsua izateko. Era berean, uste dugu, grebaren ondorioa kontuan hartu barik, hau lehenengo pausua izan behar dela, langileriak, berriro, bere eskubideen defentsan, aurrea hartzeko.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org