CNT Euskal Herriko langabeziko-tasarik altuena duen herrian biltzen da

Print

CNT sindikatuak, ostiral honetan –greba orokorra egiteko 20 egun falta direnean- Sestaoko udaletxearen harmailadietan konzentrazio bat egin du. Udalerri hau Euskal Herriko langabeziko-tasarik altuena duen herria da. Lan erreformaren aurkako ekitaldi berri hau egin baino lehen informazio-asanblada egin da erreformak sortuko dituen arrisku larriak azaltzeko.

 

Erakunde honen ustez, PPren gobernuak bultzatu duen erreformak “ez du lagunduko lana sortzen, baizik eta langabezi gehiago, lan prekarietate gehiago, soldata txarragoak, eta lan-baldintzen narriadura”. Hori dela eta, CNTk uste du gizarte mobilizazioa bide bakarra dela “zentzugabekeri honi aurre egiteko”.

Testuinguru honetan, hurrengo egunetan, Euskal Herriko herri ezberdinetan, Martxoak 29ko grebari begira, ekintza gehiago antolatu dira, beti goiburu berarekin: “langile guztiok, geure eskubideen kontrako eraso berri hau gelditu behar dugu”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org