CNTk “langile borroka eta borroka feminista elkartzea” eskatzen du

Print

Ostegun honetan, Emakume Langilearen Eguna ospatzen da, hori dela eta CNT sindikatuak ohartarazi du, lan erreforma berriak emakumeen eskubideetan “atzerapen handia” eragingo duela. Era berean, “zenbat eta lan ezegonkorrago izan, hainbat eta kaleratze gehiago egongo dira emakumeen artean” nabarmendu du.

Konfederazio anarkosindikalistak esaten du “familian edo bizitzari ordu gehiago eman beharrean, onartzen diren aparteko orduekin kontzilizazio familiarra zailagoa izango dela”. Horregatik CNTk eskatzen du “emakumeen borroka, borroka banatua ez egitea” eta “langile borroka eta borroka feminista elkartzera” deitzen du.

Bere mezuan, sindikatuak gogoratzen du emakumeek “askoz gehiago borroka egin behar izan zutela, beraien borroka bikoitza izan zelako: patronalaren eta patriarkatuaren aurka, bata eta bestea bereizezinak”. “Haien lagunekin batera, emakumeak XX. mendeko borroka guztietan egon dira. Elkarrekin, gizon eta emakume langileek 40 orduko astea lortu zuten, erretreta ordaindua, osasun publikoa eta langabeziko kalte-ordaina. Geure aitite-amamak lortu zuten eta gaur egun arte izan dugula” nabarmendu du.

Erakunde honek uste du “geure buruak defenditzeko modurik onena edo, hobeto esanda, modu bakarra, eta ez bakarrik defenditzeko, baizik eta zutik ipintzeko eta erasora joteko, elkartzea dela, gizonak eta emakumeak elkarrekin, buruzagirik gabe, Estatuaren diru barik, burokraziarik gabe, CNT sindikatuan”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org