Pentsio duinak lortzeko greba orokorra deituko du CNTk

Print

Pentsioen defentsan negu beroa izango den honetan parte hartuko du CNT sindikatuak. Pentsiodunen mugimenduarekin batzartu ondoren, erakunde anarkosindikalak kolektibo honek urtarrilerako aurreikusita duen greba orokorra deitzea erabaki du. "Eskaera hau gure gain hartzen dugu eta ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu greba deialdiak aurrera egin dezan”, adierazi du CNTk.

Sindikatuak greba deialdi ofiziala egingo du gainontzeko sindikatu eta mugimendu sozialekin batera. CNTk “gaur inoiz baino gehiago, mobilizazioa beharrezkoa da pentsio duinak defendatzeko” azpimarratu du, 1080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1200 euroko gutxieneko soldata eskatuz.

“Pentsioen aldeko borrokak ez die soilik gaur egungo pentsiodunei eragiten, gaur egun aktibo daude langileentzako aurrekari bat ere ezartzen du " ohartarazi du CNTk.

Preseski, CNTk pentsiodunen mugimenduak azaroaren 16rako deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. "Kolektibo honen aldarrikapenak laguntzen eta babesten jarraituko dugu” azpimarratu du sindikatuak.

 

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org