"Viviendo la utopía" erakusketa Gasteizen

Print

  • Apirilaren 26tik maiatzaren 5era izango da El Pilar gizarte-etxeko erakusketa aretoan.
  • Iraultzak Sozialak munduari erakutsi zion posible dela ekonomia autogestionatzea eta bizitza Estatu gabe antolatzea.

Joera handia dugu, nahi gabe bada ere, orainaldiko errealitateen bideetatik zehar ibiltzeko, oraingoa lehenaldira transferitzeko, aspaldiko gertaerak gaur egungo irizpideen arabera aztertzeko. Lehen, orain bezala, ez zen ezer gertatzen ari. Alabaina zerbait gertatu zen.

Mundua berregiteko saiakera bat sortu zen; gazteriak batez ere zuen guztia eman zuen gauzak eraldatzeko, mugiezin zirudiena eraldatzeko. Sektore adierazgarri eta esanguratsu bat hurbildu zen haize berri, modernizatzaile eta eraldatzaile horietara, alternatiba libertarioak eskaintzen zietena (FAI, CNT, Gazte Libertarioak, Ateneo libertarioak, Emakume Askeak, eskola libreak).

Alternatiba libertarioak alderdi ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta bizitzari berari lotutakoak elkarlotu zituen. Eta askok ulertu zuten proposamen libertarioa ez zela utopikoa, beren etsaiek zioten moduan, baizik eta posible zela eremu zehatzetan ezartzea eta pertsona zehatz batzuek gauzatzea, egoera oso bortitza izanik ere.

Hala sinistu zuten eta izen-abizen zuten jendeak, guzti hori praktikan jartzen saiatu ziren. Hasieran gutxi batzuk baino ez ziren; beraien lan, indar eta gaitasun handiarekin beste asko erakarri zituzten eta, horrela, beren pasioa ehunka, milaka, milioika pertsonarengana iritsi zen, lehenago eszeptikoak zirenak ere.

Hunkigarria da eta harrigarria: zailtasunen ur handitan, herria antolatzen jakin zuten, herri-milizietan armatu, kolektibitateak lurraldean hedatu, udalak batzar irekitan egituratu, gosea zuenaren beharrak asetu, autoritatearen printzipioa mugiezina alboratzea, baztertuenari ere gizartean leku bat zuela azpimarratzea.

Ez dago iraultzarik ogia eta eskolarik gabe: hezur hutsean dagoena zein alfabetatugabea asetzeko gai izan behar da. Garai hartan, haurra zen emakume batek gogoratzen zuen bezala, anarkistak iritsi arte, ez zekien haragia berak jan zezakeen zerbait zela.

Erakusketa honek baieztatzen digu historia aurrez aurre dugula, jende xumea ausarta dela eta, borrokalariagoa liskarzalea baino. Ez da nobela historiko bat, ez da amets edo ipuin bat; historia erreal bat da, errege-erreginarik gabea, politikorik gabea, jeneralik gabea, arotz eta igeltseroekin, jostun eta mekanikoekin, nekazari eta ehuleekin sortua eta gauzatua.

Egiazko aldaketa sendo bat, ez errepublikoarrek bilatzen zuten itxurazko aldaketa. CNTk benetako res publica proposatu zuen, benetako errepublika bakarra.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org