La Naval ez itxi

Print

Aste osoan Ezkerraldean mobilizazio ezberdinak egingo dira eta larunbatean, manifestazio handia egitea espero da. "Arratsaldeko seietan da hitzordua, Jesusen Bihotzan, Bilbon", esan du CNTk. Erakunde anarkosindikalistak Eusko Jaurlaritzak jokatu duen papera ere salatu du: "Gobernuaren industria politika ez da inoiz enpleguaren alde zuzendu, eta gainera, industria sektorearen gainbeheraren aurrean ez du ezer egin". Honen adibide bat, Hordago aldizkarian agertutako datuak azpimarratu du: 1975. urtetik industria empleguaren %54a galdu da eta, "larriena dena, azken bi urteetan (2017-2018) Bizkaiko industriak 16.000 enplegu galdu ditu", azpimarratu du sindikatuak.

Gainera, erakunde anarkosindikaliskak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren gezurrak salatu ditu. "Ez da egia Europak La Naval erostea debekatzen duela, nahiz eta hamaika aldiz errepikatu, gezurra da".

Arrazoi guzti hauengatik, CNT sindikatuak La Navaleko langile eta hauen senideekin bat egiten du larunbateko manifestazioan.