Ahoztar Zelaietak beren azken liburua Bilbon aurkeztuko du

Print

Ahoztar Zelaietak, Egin egunkariko kazetari ohia eta Ardi Beltza aldizkariaren ikerketa taldearen kidea, bere azken liburua aurkeztuko du La Bolsa aretoan (Bilboko Alde Zaharra), urtarrilaren 31n. Antolatzaileen iritziz, "Euskal Herrian eman den ustelkeri kasurik handiena izan da De Miguel auzia, PNV auzia izendatu beharko litzatekeena". Horregatik, lan hau zabaltzearen garrantzia azpimarratu dute, "liburu honek gardentasuna ez dagoen eremu batean argi pixka bat ematen duelako".

Gainera, CNT sindikatuak gogorarazi du "autorea zenbait alditan zentsuratua izan da berak egindako lana dela eta". Honen azken adibide bat da liburu hau aurkezterako orduan Amurrion gertatu dena. Honek "lan hau ezagutarazteko esfortzua merezi duela" esan du erakunde antolatzaileak.

Hitzordua arratsaldeko 19:30etan izango da, Alde Zaharreko Pilota kalearen 10. zenbakian dagoen La Bolsa Udaltegian.