Kurdistanekin elkartasuna: elkarretaratzea Bilbon

Print

Estatu Turkiarren terrorismoa salatzeko Bilboko Arriaga plazan elkarretaratzeko deitu du Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak, arratsaldeko 19:30etan. 2013an hiru militante kurdu erail zituen Parisen, Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez. Orain "Estatu Turkiarrak Rojava du jomuga, iraultza arriskuan jarriz", aipatu du CNTk.

Hori dela eta erakunde anarkosindikalistak ekitaldi honetan parte hartzeko deia zabaldu du.