“Peñascal Fundazioak borroka sindikala zigortzen du”

Inprimatu

CNT sindikatua “New Orkonpon” Bilboko tabernaren aurrean elkarretaratu da ostiral honetan. Taberna hau Peñascal Fundazioarena da eta ekintza honekin erakunde anarkosindikalistak salatu duena langile baten kaleratzea eta fundazioak ekimen sindikal guztiak erreprimitu eta zigortzen dituela izan da.

Konzentrazioa Athletic eta Errealaren arteko norgehiagoka hasi aurretik izan da eta “New Orkonpon”en inguruan jende andana zegoen bitartean. “Kaleratzerik ez erantzunik gabe” zioen pankartarekin, sindikatu honek Peñascal Fundazioaren praktika antisozialetaz informatu ditu hiritarrak eta fundazioarenak diren saltokietan ez kontsumitzera deitu du.

“Ez ditugu onartuko langileriaren aurkako halako ekintzak. Elkartasuna eta ekintza zuzenaren bitartez, heuren eskubideen alde ari direnen aurkako jazarpenak amaitu arte, aurrez aurre izango gaitu Peñascal Fundazioak”, azpimarratu du zentral anarkosindikalistak.