Hoteletako langileentzako hobekuntzak lortzen jarraitzen dugu

Print

Gatazka sindikal gogor baten ondoren, Sevillako “Barceló Renacimiento” hoteleko zortzi gela-zerbitzariak garbiketaren arduradun berria den Alterna Solutions enpresan berriz onartuak izango dira progresiboki abenduan zehar.

Gatazka aurtengo uztailak 31ean hasi zen, Sevillako Catuja uhartean kokatuta dagoen bost izarretako “Barcelo Renacimiento” hotelaren garbiketa arduraduna zen “Aura ETT Cooperativa” enpresarekin kontratuak zituen zerbitzuak etetea erabaki zuenean. Langileak “Aura ETT”ko langileak ziren eta formalki empresa honetara lotuak zeuden. Hotelak erabaki hau hartu zuen lan-ikuskaritzak kontratazio iruzur bi salaketa jaso eta bere instalakuntzetan egiaztapenak egitera joatearen ondorioz.

Gauzak horrela, “Barcelo Renacimiento” kooperatiba faltsua zen “Aura ETT”-rekin zuen harremana eten, eta “Alterna Solutions”-en zerbitzuak kontratatu zituen. Baina, prozezu honetan CNT afiliatuak zeuden zortzi gela-zerbitzariak kaleratuak izan ziren, subrogazio gabe, kalte ordain ekonomiko barik, inolako azalpenik eman gabe eta langile berri batzuengatik ordezkatuak izan ziren.

Enpresarekin negoziazio saiakera baten ondoren hotelaren atearen aurrean langileek elkarretaratzeak, hainbat protesta ekintza eta aldarrikapen kanpainak egiten hasi zituzten. Borroka ez zen soilik berriz onartuak izatean oinarritzen, lan baldintzak, soldata, lanaldi, atsedenaldi eta oporretako baldintzak ere aldarrikatzen ziren; izan ere “Aura ETT”-rekin lan baldintza prekarioetan lan egiten zute; 1,50 € gelako, lanegun amaiezinak, destajuko lanak eta opor eta atsedenaldi ordaindu gabeak.

Azkenean, CNTk azaroaren hasieran Sevilla hiriko erdigunetik zortzi langileak berriz hartzeko aldarrituko zuen manifestazioa gertatu baino egun batzuk lehenago negoziazioak berriz hasi zituen. Momentu horretan protesta ekintza guztiak aldi baterako gelditu eta azkenean, negoziazio emankorraren ondorioz gatazkari bukaera eman zitzaion.

Akordioan, “Alterna Solutions” zortzi langileak 30 orduko kontratu eta ostalaritza enpresa-hitzarmenaren baldintzekin berriz hartzera konprometitu da. CNTra afiliatutako zortzi langileetako batzuk lanean hasi dira jadanik eta gainontzekoak urtea bukatu baino lehen hasiko dira.

Madrilen, EXE Hoteleko langileak (Hotusa taldea) epaiketaren zain daude subrogatuak ez izateagatik. Baina estatuko hoteletako langile guztiak antolatzen ari dira eta borrakaren bidez irabazten.