'COPEL: Una historia de rebeldía y dignidad' dokumentala Deustun

Print

  • COPEL preso erakundearen dokumentala aurkeztuko da Deustun, Bidarte Udaltegian.
  • Antolatzaileak CGT, Sare Antifaxista, Salhaketa, Germinal Kultur Elkartea eta CNT dira.
Urriak 27, goizko 11etan presoen aldeko, antifaxistak eta erakunde libertarioek COPELeri buruzko dokumentala aurkeztuko dute Bilboko Deustu auzoan. Helburua espetxei buruzko oroimen historikoa berreskuratzea da, batez ere txarto izendatutako Transtizio garaikoa.
Hainbat pertsonei egindako elkarrizketen bitartez (presoak, abokatuak, gizarte langileak, espetxetako funtzionarioak, baita Espetxetako Lege Orokorraren egilea), dokumentalak erakunde honek aro guztiak jarraitzen ditu, beren jaiotzatik amaiera arte, 80ko hamarkadan.
Preso politikoentzak egindako Amnistia Legea (1977) onartu baino hilabete batzuk lehenago, preso sozialek "euren egoera injustuaren kontzientzia hartu zuten", Pepe Galan abokatuaren arabera. Momentu horretan "Estatua presionatzeko mugimendu gutxi gora behera antolatua sortu zen", Daniel Pont preso ohiaren arabera. Edozein bidea zielgia zen COPELentzat: pankartak, mutinak, autolesioak, erasoak, suteak...
Baina amnsitia ez zegoen gobernu post-frankistaren planetan; filman agertzen den Fragak hauxe argi adierazten du. Errepresioa gero eta handiagoa bilakatuz joan zen. Jipoiak, torturak eta preso baten hilketa eguneroko ogia zen: Agustin Rueda honen adibide bat da. Helburua, presoak beldurtzea, "hobeto kontrolatzeko eta menperatzeko", Pont-en arabera. Azkenean, Alemaniatik inportatutako espetxe erraldoien eredua borroka honekin akabatzeko erremintarik eraginkorrena izan zen.
 

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org