Solasaldia Gasteizen: G20a borrokatu!

Print

Datorren urtean gobernu boteretsuenak G7ko gailurrean Biarritzen bilduko dira. Gobernu horiek dira kapitalismo basatia egunero aurrera eramaten ari direnak, langile, etorkin zein emakumeen aurkako "neurriak adosten eta gauzatzen: murrizketak, zor ordainduezinak, merkatu librearen aldeko politikak..." esan du erakunde anarkosindikalistak. "Beste behin ere, langileok kaleak hartuko ditugu eta tinko erantzungo diogu bizitzaren aurkako munstro honi".

Motorrak berotzeko, aukera paregabea datorren Urriaren 9an Gasteizen izango dugu, Europako makinaria errepresiboak nola funtzionatzen duen sakontzeko. Horretarako gonbidatu ezinhobeak izango dira: Andreas Beuth (Rote Flora), iaz Hanburgon G20ko gailurrean errepresaliatuen abokatu alemaniarra, eta G20aren baitan atxilotutako manifestari bilbotarra.

Solasaldia, Askapena talde internazionalistaren laguntzaren esker, Urriaren 9an 19:00etan CNT sindikatuaren egoitzan burutuko da, Gasteizko Hedagile kaleko 65 zenbakian.