La Oca Nicolasa pizzeria, zigortua

Print

  • La Oca Nicolasan egindako borroka sindikalak "enpresan langileen eskubideak errespetatzea lortu du", esan du CNTk.
  • Enpresa, langileei 35.000 euro ordaintzera zigortua izan da.

Sail sindikaleko kideek "antolatu ostean beraien eskubideak berreskuratu dituzte, behe-mailako soldata maila kobratzen, kobratu gabeko orduak eta kontraturik eta Gizarte Segurantzan kotizatu gabe egon zirela salatu ostean", esan du CNTk. Gainera, enpresako arduradunak, kaltetutako langileei 35.000 euro baino gehiago ordaintzera kondenatuak izan dira.

Prozesu luze bat eta sei epaiketen ostean, azkenean, "gatazkaren ebazpena sail sindikalaren aldekoa izan da", aditzera eman du erakunde anarkosindikalistak. Juridikoki salatzeaz gain, gatazka ezagutarazteko eta ostalaritzako sektorean hain hedatuta dauden esplotazio eta prekarietatea salatzeko CNTk mobilizazio dinamika bat hasi zuen.

"CNT sindikatuak era baikorrean ikusi dugu erabakia, baita Barakaldoko herriak langileekiko erakutsitako laguntza eta elkartasuna ere", bukatu du erakundeak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org