CNTk “Estatu patriarkala eta injustizia Epaitegien” aurka matxinatzeko deia egiten du

Print

  • Erakunde anarkosindikalistak “La Manada” auziaren azken ebazpen judiziala dela eta beren amorrua erakutsi du.
  • “Epaitegiak eta espetxeak zertarako eta norentzat eginak dauden” hausnarketa egitea beharrezkoa dela zabaldu du.

CNT sindikatuak beren “atsekabea” eta “nazka” adierazi du, Nafarroako Auzitegiak “La Manada”-ko kideen behin-behineko askatasuna agindu duelako. “Neurriak sortu duen amorrua ere sentitzen dugu, haserrea hau Estatuak beren DNAn daraman sistema patriarkalaren aurkako etengabeko borroka bat bihurtzeko deia egiten dugu”.

Modu berean, CNTk ohartarazi du “La Manada” kasuan gertatu dena eztabaidan jarri ezin daitekeen errealitate bat agerian utzi duela: “auzitegiak eta espetxeak zertarako eta norentzat eginak dauden”. “Polizia muntai bati esker Altsasuko zortzi gazteen bizitza hondamendira eraman dituen justizia sistema bera da; rap abeslariak eta protesta soziala kriminalizatzen dituen sistema bera da”, sindikatuak azpimarratu du.

“Justizia injustizia da, eta Estatua matxista, patriarkal eta bortitza den izugarrizko tresna bat da”, nabarmendu du. Testuinguru horretan, CNTk gaur egun dugun sistemaren inguruan “hausnarketa” bat egiteko eskatu du, “La Manadaren antzeko munstroak sortzen dituen sistema bat eta “injustizia” epaitegietan epaile matxista eta misoginoak kokatzen dituena”.

Erakunde anarkosindikalistak, gaur kaleetara irtengo diren mugimendu feministako militante guztiei beren “babesa eta laguntza” erakutsi die, “injustizia honen aurka eta euren eskubideak defendatzera” joango baitira. “Zeuek, askeago eta gizatiarrago den beste gizarte eredu bat eraikitzeko beharrezkoak eta oinarrizkoak baitzarete”, nabarmendu du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org