Gerra Zibileko miliziano, gudari eta emakumeak omendu zituzten Artxandan

Print

  • Igandean, ekainak 17, hainbat erakunde zeinen artean CNT aurkitzen den, faxismoari aurre egin zioten miliziano, gudari eta emakumeak omendu zituzten.
  • “Erakunde guztiek Oroimen Historikoaren Euskal Legea aldarrikatzen dugu”, erakunde anarkosindikalistak esan du.

Igandean, hamabi urte geroago, Aterpe 1936 bultzatu zuten erakundeek Artxandako La Huella (Bilbo) faxismoari aurre egin zioten pertsonak omendu zituzten, urtero egiten den bezala. “Gomuta edo oroitzapen hau errepresioaren eta diktaduraren ondorioak pairatu zituen belaunaldi horretako kide guztiengana hedatu behar dugu”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak, “gizon-emakume haien adibidea jarraibide eta biderakusle” izan behar delako, “duintasunez, eta belaunaldi berrietako kideei emateko”.

2003. urtetik Eusko Jaurlaritzak, eta 2013.etik GOGORA institutuaren bidez, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta oroimen historikoari lotutako beste elkarte batzuen laguntzaz, ikerlan ugari egin dira desagertutako pertsonak, fusilatutakoak eta errepresaliatutakoak identifikatu eta berreskuratzeko. Hala ere, “hau ez da nahikoa”, azpimarratu du CNTk. “Oroimen Historikoaren Euskal Legea aldarrikatzen dugu, eskatzen ari garena ez da guraria edo apeta, baizik eta legezko eskubidea”, gehitu du. Erakundearen hitzetan, “azken finean, gizakioi zor zaiguna da aldarrikapenaren xedea: egia, justizia, egindako kaltea konpontzea eta errepresaliatutako nahiz eraildako pertsonen duintasuna eta ohorea aitortzea eta leheneratzea”.

Erakunde deitzaileak CNT, ELA-STV eta UGT sindikatuak, FAL – Anselmo Lorenzo Ikasketa Libertarioen Fundazioa, Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial, Manu Robles-Arangiz Institutua eta Fundación de Investigaciones Marxistas fundazioak eta EAJ-PNV, PSE-PSOE, EAE-ANV eta PCE-EPK alderdi politikoak izan ziren.

CNT leku berean baina uztailaren 19an egingo den omenaldian parte hartzeko deia egin zuen ere. “Egun horretan 1936ko uztailaren 19an faxismoa gelditu zuten anarkosindikalistak omenduko ditugu, hauek Europan egin den Iraultza Sozialik handiena egin baitzuten”.

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/txeng/ eta Thais Martin

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org