Anarkosindikalismoaren jaiotza eta garapena

Print

  • CNTk Iruñean duen lokalean izango da, larunbat honetan, 12:00etan.
  • Hizlaria Arkaitz “Profesor Arkadio” izango da, historia soziala lantzen duen La Linterna de Diógenes programako gidaria dena.

Ekainaren 9an, CNTk Iruñean duen egoitzan (Eslaba kalea, 11, behea) anarkosindikalismoaren jaiotza eta garapenari buruzko hitzaldi bat egingo da. Arkaitz “Profesor Arkadio” Linterna de Diogenes irrati programaren kidea hizlaria izango da.

Sindikalismo iraultzailearen testuingurua, sorrera eta anarkosindikalismoa bilakatu zenean. Indar iraultzaile honek XX. mendeko lehen hamarkadetan langile klaseari erreminta moderno, indartsu eta efektiboa eskeini ziona, anarkismoa masa-mugimendu bat bihurtzen ahalbidetuz. Honen oinarriak: antipolitizismoa, ekintza zuzena eta gremioen arteko elkartasuna. Langile masen ardatza izan zena, honen inguruan eremu publiko proletario bat eraikiz: eskolak, ateneoak, prentsa... Horrela, langileek borrokarako erreminta bat beregatatzen zuten bitartean, etorkizuneko gizartea eraikitzen ari ziren.

Hurrengo estekan programaren audioak entzuteko aukera duzue.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org