ST3-ren Enplegu Erregulazio Espedientea akordio gabe bukatu da

Print

  • ST3-ko langileek EDE taldeak dituen beste enpresa batzuetan kokatzea eskatu zuten, horretarako eskubidea dutelako; horrez gain beste konponbide batzuk proposatu zituzten.
  • Enpresaren eskaintza beti berdina izan zen: langileak kaleratzea galerak daudenean legeak markatzen duena baino apur bat gehiago eskainiz.

Maiatzak 25ean akordio gabe bukatu zen EDE Taldea eta ST3 elkartearen arteko negoziazioa, EDE Taldeak aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoaren ondorioz ireki zena. Negoziaketa hau ezinbesteko baldintza da EDE taldeak ST3 Elkateko langileen kontratuei amaiera eman al izateko. Hau hurrengo egunetan gertatzea espero da.

Enpresak ST3 elkartea EDE taldetik kanpo dagoen enpresa bat bezala aurkeztu du, eta hasieratik langile guztiak kaleratu nahi izan ditu. ST3ko langileek taldearen beste enpresa batzuetan lanean jartzea eskatu zuen, egiaztatu den moduan, ST3k egiten duen lana taldeko beste enpresa batzuetan jarraituko delako. Langileek enpresari errealitate hau azaldu zioten, baina hauek gaiaren inguruan ez zuten berbarik egin nahi izan. Gainera inoiz ez zaie interesatu ST3 egoera honetara eraman duten arrazoiak aztertzea, hasieratik enpresaren helburu bakarra langile guztiak kaleratzea izan da.

Horregatik enpresaren jarrera nekez aldatu da maiatzaren 12tik 25era egindako lau bileretan. Horrez gain enpresak argi utzi du ez dituela langileak bere lanpostua galtzeagatik legeak agintzen duen zenbatekoarekin konpentsatuko, jakinda irabaziak dituen enpresa talde bateko parte dela. Alde sozialetik kaleratzeak baino konponbide errealistago bat espero genuen, baina enpresa bere hasierako jarreran ainguraturik geratu zen langileei enpresaren barruan beste lan postu bat ematearen proposamen guztiei kasurik egin gabe.

Langileen kaleratze eta honek EDE taldearentzako ekar ditzakeen ondorioen aurrean norbaitek galdera hauei erantzutea nahiko genuke:

  • Nork hartuko du bere gain negoziazio-mahaian izandako harrokeri eta epe motzerako jarreraren ondorioak?
  • Patronatu-batzordea, Giza Baliabideen eta Lan Arloko saileko zuzendaritza eta arduradunak ohartu egiten al dira bere kudeaketak EDE taldea etengabe arriskuan jartzen dutela?
  • Zergatik EDE Taldeko arduradunek abokatu eta kalte-ordainetandiruaxahutzeanahiagodutelangileentzakolan-baldintzaduinakadosteabaino? 
  • Enpresa bere erabakien arduradun egingo da edo langileen eskubideak defendatzen dituzten langile eta laguntzen dituzten sindikatuak errudun bilakatuko ditu?

Nahiz eta EDE Taldeak ukatu, ST3ko langileak EDE Taldearen parte dira, eta gure kideak dira!

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org