Ekaineko Jardunaldi Libertarioak Durangon

Print

“Ekainaren lehenengo astean eztabaida publikoak dauden hainbat gai jorratuko ditugu”, aipatu du sindikatuak. Hitzaldiak, dokumentalak, musika eta antzerkia izango dira CNTk Durangon duen egoitzan (Komentukale 22). “Astean zehar ekitaldiak 19:00etan hasiko dira; larunbatean, aldiz, egun osoan ekitaldiak izango dira”. Neska eta mutilentzako jolasteko txoko bat egokitu da ere.

Astelehenean, ekainak 4, oroimen historikoari buruzko hitzaldi batek jardunaldiak irekiko ditu. CNT Oroimen Historikoak eta Durango 1936 Kultur Elkarteak “Guerra, Transición, y Querella Argentina” titulupean hitzaldia egingo dute.

Asteartean, ekainak 5, Yan Arthus Bertrand-en “Home” filma jarriko da. Filmak gure planetan dagoen bizitza aniztasuna erakusten du, gizakion jarduerek arriskuan jarri dutena. Asteazkenean, ekainak 6, Bilboko Emakume Askeak erakundeak anarkofeminismoari buruz hitz egingo du, “Mujeres Libres, feminismo revolucionario de ayer y hoy” hitzaldian.

Ostegunean, ekainak 7, COPEL - Coordinadora de Presos En Luchari buruzko dokumentala jarriko da, “COPEL: una historia de rebeldía y dignidad”. Ondoren, Salhaketa Presoen aldeko elkarteak hitzaldia emango du.

Ostiralean, aldiz, ekitaldien muina enplegua izango da, “El trabajo en las próximas décadas”. Horretarako Manu Muner filosfoa eta Endika Alabort Amundarain ekonomista eta ICEA – Ekonomi Zientzia eta Autogestioaren Institutuko kidea dena; biak CNTko militanteak ere.

Bukatzeko, larunbatean goizeko 11etan oroimen historikoari buruzko dokumentala jarriko da, “Memoria Viva, una historia cargada de futuro”. 14:00etan bazkari autogestionatua izango da eta arratsaldeko 17:00etan Olatz Gorrotxategiren “43º 13’ 44N” antzezlana izango da. Bukatzeko, Patxi Dinamita Eibarko bakarlari libertarioaren kontzertua izango da.