Jardunaldi memorialistak Karmelan

Print

  • Maiatzaren 24tik ekainaren erdira arte iraungo duten jardunaldiak Bilbon burutuko dira.
  • Irekiera ekitaldian CNT eta Sare Antifaxista izango dira.

Ekitaldi guztiak Karmelan izango dira (Fika 44, Santutxu auzoa, Bilbo). Oroimen historikoa, antifaxismoa, emakumeak, bideo-proiekzioak eta liburu aurkezpenak izango dira.

Maiatzaren 24an, ostegunean, "Santutxu: Guerra, Transición y Querella Argentina” titulupean hitzaldia izango da, Luis Fuentes (CNT sindikatuaren Oroimen Historikoaren arduraduna) eta Eduardo Gonzalez (Memoriaren aldeko euskal herriko kidea eta Argentinako Auziaren parte dena) kideen esku.

Hurrengo astean, maiatzak 31, "Bombardeos sobre Santutxu y la posterior represión franquista" hitzaldia izango da, Andrea Heuschmid eta Klaus Armbrusterren esku (Baskale Elkartea). Egun berean 23 minututako dokumentala emango da, "La Legión Cóndor: Pasado y presente de un crimen nazi", Kondor Legioari buruz. Bukatzeko, Santutxu auzoan frankismo garaian izandako emakumeen espetxeari buruz hizt egingo da, "El Chalet Orue, una cárcel improvisada para mujeres" izenpean.

Ekainean 6an gaia "Santutxu, Gran Bilbao, mujeres en la guerra y la represión franquista" izango da. Patricia Muñoz, Belén Solé eta Beatriz Díaz dinamizatzaileak izango dira. “Mujeres y memoria de la represión franquista en el Gran Bilbao” liburua aurkeztuko da eta "Sirena Hotsak" bideoa jarriko da, Patricia Muñozen esku.

Jardunaldiak ixteko, ekainaren 14an Kafe Antifa ospatuko da. "Oroimen Historikoa eta Antifaxismoa" izango da gaia eta Antifaxista Egunak bideoa jarriko da.

Ekitaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org