Maiatzak 1. Lan eta gizarte justizian bidea eginez

Print

 

  • CNTk Euskal Herrian egingo dituen mobilizazioei buruz jakinarazi du.
  • "Mundu justu bat lortzeko, antolaketa eta borroka aldarrikatuko dugu", aipatu du erakunde anarkosindikalistak.

 

Euskal Herri penintsularrean egingo diren mobilizazioak hurrengoak dira:

Bilbo. Manifestazioa 11:30retan irtengo da, Gran Vía 56-58tik (Toledo kafetegiaren ondon). Bukatzeko, Arriagan mitina egingo da.
Donostia. 10:00retan, Oreretatik (Alameda) martxa bat aterako da, Donostia arte. 12:30retan, manifestazio bateratua egingo da ESK, STEILAS, Cobas eta CGT-rekin, Boulebarrean hasiz.
Gasteiz. 12:30retan, manifestazio bateratua ESK, STEILAS eta CGT-rekin. Hasiera Europa Biltzar Jauregian izango da (Gasteiz Etorbidea)
Iruñea. Manifestazioa 12:00etan, Plaza de los Ajosen, CGT, ESK, STEILAS eta Solidari sindikatuekin batera.

Bizi garen demokrazian gero eta demokrazia eskasagoa da. Botere exekutiboak dekretuen bidez legeak egiten ditu. Botere judizialak gehiago zigortzen du aditzera ematen duen kantaria, lapurtzen duen politikaria baino. Indar errepresiboek haien nazioaren ideia zalantzan jartzen duena jipoitzen dute. Ustelkeria ezarrita dago eta zentsuraren atzaparrak gero eta luzeagoak dira. Era berean, hedabide handiek garapen teknologikoa erabiltzen dute mundua pil-pilean eta aldaketa etengabean dagoela deskribatzeko eta gogoratzen digute mugikorren azken modeloa erosi behar dugula gizartetik isolatuta ez geratzeko.

 

Baina errealitatea erabat ezberdina da. Egunez egun paradoxa bistan dago “dena aldatu, ezer ez aldatzeko”. Aberatsak gero eta aberatsago, pobreak gero eta pobreago. Boteretsuak, krisialdien ondoren, haien pribilegioei atxikiak daude. Hori da haien asmoa eta hori ez da inoiz aldatuko. Historiak irakasten digu gizarte-aurrerapenak gure eskubideak exijituz lortu direla. Horretan darama CNTk azken ehun urte baino gehiagotan, eta horretan jarraituko du, Gizarte Justizian bidea egiten.

 

Beste alde batetik, sindikatuan jakin badakigu, gutxi hitz egiten denari buruz, beste errealitate bat dagoela: lan mundua. Langabezian dauden pertsonen egoera -3.500.000-, aldi baterako kontratatuak -laurden bat-, ABLEek utzita -500.000-, deslokalizatuak, lan-egoera ezegonkorretan daudenak, lan istripuen biktimak -gero eta gehiago-… eta, bukatzeko, pentsioen etorkizuna arriskuan.

 

Eta jakin badakigu CNT lantokietan dagoelako, kaleetan, adimena zorroztu behar dugunen etxeetan hilabete bukaerara ailegatzeko. Hori dela eta geure ideiei fidel izaten jarraitzen eta jarraituko dugu. Anarkosindikalismoa egiten jarraitzen dugu borroka eraginkorra delako duintasuna lortzeko. Aurrera jarraitzen dugu Lan Justizian bidea egiten.

 

Larderiazko mundu honetako emakumeen egoera ikaragarria da bereziki, bai gizarte arloan, bai lan munduan. Hazten gara irakaskuntza estereotipatua pairatzen: generoaren arabera rolak banatuta daude. Emakume askok lan munduari uko egin behar diogu etxe eta zaintzen ardura hartzeko, ohiturak horrela zabaldu duelako. Dena den, gaur egun, gainera, gehiengook lan egin behar dugu familia mantentzeko baina lan munduak matxista izaten jarraitzen du eta gure soldatak eskasagoak dira, laneko jazarpena sufritu behar dugu, enpleguaren behin-behinekotasuna eta langabezia gehiago. Berdintasunaren aurkako erasoen aurrean, CNTn, guk, emakume langileok, geure ahotsa altxatu nahi dugu, guztiok, elkarrekin, elkartasuna, pertsonen artean, gauzatzeko.

 

Hori dela eta, CNTk bere borroka jarraitzen eta jarraituko du mundu justuagoa lortzeko, geure ideiekin gero eta biziago, gero eta indar gehiagorekin. Horregatik Maiatzak 1 kalera ateratzeko gonbidatzen zaituztegu, beste mundu bat posiblea eta beharrezkoa delako. Eta ez bakarrik egun horretan, baizik eta urteko egun guztietan, Lan eta Gizarte Justizian bidea eginez.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org