Ordaindutako baimenak lehen lanegunetik aurrera hasten dira

Print

  • Auzitegi Gorenak norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko neurriak direla eta ordaindutako baimenen hasiera argitu du, jaiegun eta asteko atsedenarekin aldi berean gertatzen direnean.
  • Baimena sortzen duen gertaeraren osteko lehen lanegunean hasi behar da. Zenbaketa ezin da asteburu edo jaiegunean hasi.

Auzitegi Gorenaren epai garrantzitsuak ordaindutako baimenen zenbaketaren hasiera irauli egin du. Orain arte, salbuespenak salbuespen, zenbaketa baimena sortzen zuen gertaeraren osteko lehen egunean hasten zen.

Hala ere, duela gutxiko Asociación de Contact Center Españolaren aurkako Auzitegi Gorenaren 145/2018 epaiak zera argitzen du: Call Center-en hitzarmeneko 28.1 artikuluko ezkontza, seme-alaben jaiotza eta senideen heriotzaren ondoriozko baimenen kasuetan, baimena sortzen duen gertaera laneguna ez bada hurrengo lanegunetik aurrera zenbatu beharko da.

CNTn, nahiz eta kasu konkretu bat jorratu, ematen diren interpretazio-irizpideak epaian aipatzen ez diren (baina beste hitzarmenetan agertzen diren) beste baimenetan ezartzeko estrapolatu eta argudio gisa erabili daitezkeela uste dugu. Horrela, atsedenaren eta norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko oinarrizko eskubidearen defentsan babes hobea lortuz.

Ondorioz, sail sindikalei, Ekintza Sindikalaren Idazkaritza eta Aholkularitza Juridikoekin koordinatuta, hemen esandakoa enpresei jakinaraztea gomendatzen diegu. Gure aldarrikapena lantokian betetzeko eskaera idatziz helaraziz eta, enpresek ez ikusiarena eginez gero, eskubide hau onartzen ez den kasuetan dagokion ibilbide juridikoari ekin.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org