Eusko Jaurlaritzak konfiskatu ziguna itzuli behar digu

Print

  • Martxoaren 23an, ostirala, CNTk Lakuan (Gasteiz) prentsaurreko bat egin du, Jaurlaritzaren jarrera eta pasibotasuna salatzeko.
  • "Erantzun bat nahi dugu, gaia aztertzeko batzar bat eskatu geniolako", azpimarratu du CNTk.

Gaur, hilak 23, orain dela 81 urte Eusko Jaurlaritzak CNTrena zen errotatiba konfiskatu zuen, zeinean CNT del Norte egunkaria ateratzen zen. Prentsaurreko honetan galdera argi bat egiten dugu. Nola izan daiteke, 40 urteen zehar "irmoki finkatu den demokrazia" batean, CNT beren ondare historikoaren itzulpena eskatzen jarraitzea?

Espainiar Erresumako Suarez presidenteak Richard Ellis ospe handiko aholkularitzari txosten bat eskatu zion, Erregimen Frankistak CNTri lapurtutako ondarea baloratzeko asmoz. Txosten honek 30 mila milioi pezetetan estimatu zuen. Gaur egun jabego zehatzen epaien zain gaude, itzuli den konfiskatutako ondarea ez baita osoaren %10rera heltzen.

Nazio Batuen Ebazpena

Nazio Batuen Asanblada Orokorrak onartutako 60/147 ebazpenak Giza Eskubideen inguruan lehentasunak zehazten ditu. Horien artean jasandako kalteen erreparazioa zehazten da.

Nazio Batuen kontariak Frankismoaren krimenen egoerei buruzko txostena egin zuen. Horretan argi adierazi zuen konfiskatutako ondasunak itzuli behar zirela; baita bere egia, justizia eta erreparazio eskubideak. Ez du soilik Espainiako Estatua erantzule egiten, Autonomia Erkidegoei deia zuzena egin die Ebazpen hau betetzeko.

Estatuak dio errotatiba Eusko Jaurlaritzak egin zuela, berak ez litzatekeela honen erantzulea.

CNT del Norte egunkaria

CNT del Norte egunkariak eguneko 15.000 ale inprimatzen zituen. Testuinguru politiko horretan, CNT ez da Eusko Jaurlaritzaren parte. 1937ko otsailaren 23an El Noticiero Bilbainoren errotatiba erosi zuen, milioi pezeta bat ordainduz, CNT del Norteren tirada ziurtatzeko asmoz; hala adierazten da Protolos Fitxategian erregistratutako eskritura publikoan.

Eusko Jaurlaritzaren konfiskazioa

Gure ustez, Eusko Jaurlaritzak konfiskazio honen erantzukizuna hartu behar du, Agirre Lehendakariaren Gobernuak egin baitzuen. Gaur eguneko Jaurlaritza honen oinordea da, euren hitzetan.

Eusko Jaurlaritza hau behin eta berriz Oroimen Historikoarekin dagoela dio, biktima guztien eskubideak aitortu behar direla. Horrela izan ohi da zenbait kasuetan. Baina ez du CNT kontutan hartzen, legezkoa den beren aldarrikapenari kasurik ez egiten; egindako batzar eskakizunei ez du erantzunik eman.

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna: gutxiespena

2015ean Eusko Jaurlaritzari batzar bat egiteko eskatu genion, oraindik erantzunaren zain gaude:

  • 2015eko Azaroak 23. Eusko Jaurlaritzari lehenengo batzarra eskatzen zaio.
  • 2016ko apirilak 27. Beste batzar bat egiteko eskatzen da, informazio garrantzitsua helaraziz.
  • 2017ko martxoan Gogora institutuari "informazioa bidaltzeko" eskatzen digute, egiten duguna.
  • 2017ko apirilaren 3an eta urriaren 24an berriz batzartzeko eskakizunak egiten ditugu.
  • Gaur egun arte, Jaurlaritzaren erantzuna isiltasuna izan da.

CNTk berea dena eskatzen du. Oso bitxia da, EAJk eta Jaurlaritzak euren ondasunen itzulpena eskatzea, Parisen dagoen Cervantes Etxea, gure ustez erabat zuzena dena. Baina CNT sindikatuarentzat, ez dugu hauen erantzunik.

Euskal herritar guztien Gobernuak, Espainiar Estatuak egin duen moduan jokatuko du, epaitegietara joaten behartuz?

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org