ST3 enpresaren itxierari buruzko komunikatua

Print

Hartzekodunen lehiaketan dauden EDE Taldeko langileek talde osoari zuzendutako komunikatu bat argitaratu du. Asteazkenean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia ere egin du, Bilboko egoitzan izango dena. Hurrengo lerroetan komunikatua irakur daiteke.

ST3 entitatean lan egin ohi dugun EDE Taldeko langileok duela urte batzuk hona kalbario luzea bizitzen ari garela zuzendaritzaren erruz, zeinak 2014. urteaz geroztik enpresa likidatu nahi zuen.

Hartzekodunen konkurtso hau aurkeztu zenetik zuzendaritzak  erabateko arduragabekeriaz jokatu du, eta dagozkion eginkizunak alde batera utzi ditu. Ahaztu du konkurtso baten helburua ez dela entitatea likidatzea, hura salbatzea baizik; galarazi dute ere zerbitzu berrien eskaintza eta baita betetzen ari direnak fakturatzea ere. Jarrera axolagabe honekin eraman nahi izan gaituzte aspaldi amesten ari diren egoera batera: enpresaren itxierara hain zuzen.

Egoera honelako izanik, lehen mezua igorri nahi diogu EDE Taldearen zuzendaritza batuari. ST3 erakunde juridikoaren etorkizuna edozein dela ere, gure geroa behargin moduan EDE Taldearen barruan dago. Halaxe onartu beharko liguke hainbat eta hainbat balore babestearren, gureak ere direnak, diharduen taldeak.

Bigarren mezua jakinarazpen hau jaso duzuenoi igorri nahi dizuegu ere. Eskaera bakarra dugu zuontzat; izan ezazue gogoan lankideak izan garela, garela eta hala izaten iraun beharko genukeela. Eskatzen dizuegu une batez gure larruan jar zaitezketela, jasan ohi dugun sufrikarioen jabe izan zaiteztela, lagun gaitzazuela prozesu luze eta mingarri honetan eta EDE Taldeko beharginek berriro babes dezatela, egintzez eta jarrerez, pertsonengan benetan giltzatzen den eta gizartearen eraldaketa bilatzen duen proiektua, eta horren baitan joka dezatela.

Honengatik deitzen zaituztegu gurekin bat egin dezazuela otsailaren 7an, asteazkenez, 11:00etatik 11:30ak arte, deitu dugun elkarretaratzean, horren oinarrizkoak eta beharrezkoak diren lanpostuak aldarrikatzeko.