Otsailak 1: greba Bizkaiko bulego sektorean

Print

  • Bizkaiko Bulegoetako sektoreak otsailaren 1ean greba egingo du.
  • "Ez dugu lan baldintza okerragorik nahi; patronalaren lana, krisia aipatuz, okertzea izan baita", azpimarratu du CNTk.

Otsailaren 1ean, Bizkaiko bulegoteako langileak "greba egiten dugu". "Sektorea hainbat hilabete dabil mobilizazioen dinamikarekin, lan hitzarmen duin bat eskuratzeko asmoz", esan du CNTk. Greba honen bitartez, "azken urteotako soldatak izoztuen eta lan baldintza okertuekin" bukatu nahi dute, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Irabaziak berreskuratu dituzte, "baina langileon soldatak berdin mantentzen dira", esan dute sektoreko langileek. Hau dela eta greba urriko, abenduko eta urtarrileko mobilizazioetan beste pauso bat da. "Lan hitzarmenaren negoziazioan, probintzia mailan hartzen zituen antzinekotasuna eta garantia minimoa mantendu nahi da, gure gutxienekoak dira", esan dute eztabaidan dauden sindikatuek. Erreferentzia ez da estatu mailako hitzarmena izan behar, patronalak nahi duen moduan.

Bai antzinekotasuna baita garantia minimoa, soldaten izozketa saiesteko baldintzak dira. Hau dela eta mobilizazioak mantenduko dira, hurrengo data greba izanik: otsailaren 1ean.

CNTk "greba hau babesten dugu, eta sektorea mobilizatzera deia zabaltzen dugu".

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org