CNTk martxoak 8rako Greba Orokorra Feminista deialdia egitea aho batez onartu du

Print

  • CNTk mugimendu feministak egindako deialdia babestu du eta martxoak 8an 24 orduko Greba Orokorra deitzea onartu du.
  • Kanpainaren leloa "Batera gelditu. Elkarrekin aurrera egin" izango da, zeinarekin emakume guztiak greban parte hartzea bultzatu nahi duen.

CNTk Nazioarteko Emakumearen Egunerako mugimendu feministak bultzatutako ekimenarekin bat egiten du, aho batez martxoak 8rako 24 orduko Greba Orokorra egiteko deia eginez.

CNT, sindikatua den heinean, deialdi honetan mugimendu feministaren atzean kokatzen da. Mugimendu honek, era autonomo, asanbleario eta behetik bultzatuta, bortizkeria patriarkala jasotzen duten eremu guztietan emakumeei euren greba eskubidea gauzatzeko deialdia egin die: lan arloa, ikasle arloa, kontsumoa eta zaintzak.

Deialdi feminista honen arrazoiak bereak ditu CNTk, zaintzen balio ikaragarria azpimarratuz, kapitalismo bortitzak nahita alde batera utzi duena; bortizkeria ekonomikoak aurrean izan behar gaituelako uste baitugu; sexu bortizkeriak, bai askatasun pertsonala eta publikoaren aurka kolpatzen duelako; sexu eta afektibidade dibertsitatea defendatzearen beharra sinesten dugulako; eta feminismo arrazializatuak agurtzen baitugu, borroka kolektiboak beharrezkoak direnak.

"Batera gelditu. Elkarrekin aurrera egin" lelopean CNTk deialdi hau zabaltzeko eta azaltzeko estatu mailako kanpainia bat hasiko du. Sindikatuak grebari buruz informazioa emateko eta hainbat erreminta eta edukiak eskeintzen dituen web orrialde bat irekiko du martxoak 8ra begira. Material horien artean, soldatapeko emakumeei zuzenduta greba egiteko eskuliburua izango da, estatu mailako deialdi guztien zerrenda, grebaren arrazoiak azaltzen dituzten zenbait bideo eta, artikuluen bitartez, azalduko da zelako eragina duen emakume izatea lan sektore ezberdinetan.

Gizarte justizia eskuratzeko antolaketa eta elkar laguntza bide bakarrak dira. Borroka jardunaldi horretan herritarrek kalea har dezaten eta M8an antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko deia zabaltzen du CNTk. Helburua, emakume izateagatik hil, umiliatu, diskriminatzen, zapaltzen eta esplotatzen gaituen sistema patriarkalari elkarrekin egitea baita.

Argi utzi dugu nazioarteko mugimendu feministan ez gaudela konforme saldu diguten "berdintasunarekin". Berdintasun erreala nahi dugu. Bide horretan historikoa den deialdi baten aurrean gaude, gaur eta atzoko emakumeen borroka eta adorea berresten duena, beraien gorputzen eta bizitzaren jabe izateko borroka. Martxoaren 8an, anarkosindikalistok arrakastan sinetsaraziz grebara joango gara. Batera gelditzen dugu. Elkarrekin aurrera egiten dugu.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org