Limpiezas Lombidek Olentzero hartu du

Print

Eguberria baino lehen, Olentzero enpresaren egoitzatik pasatu zen eta zuzendaritzari ikatza utzi zion. "Egun hauetan lanpetuta nago", esan zuen, "baina etorri naiz enpresa honetako langile guztiek bat egin eta elkarrekin borrokatu behar dutelako lan baldintza duinak lortzeko".

Sail sindikalak salatu zuen bezala, lan-ekipamendu desegokiaz gain eta jaiegunak berreskuratu beharra, beste arazo handi bat da kontratatutako eta emandako orduei buruzko bat ez etortzea. "Enpresak ez ditu kontuan hartzen aterien arteko desplazamenduak eta gainera kontratatutako askoz ordu gehiago lan egiten dira (eta ez dira ordaintzen)", jakitera eman zuen CNTk.

"Asko falta zaigu oraindik lan baldintza duinak lortzeko", sail sindikalak esan zuen, hori dela eta "deialdia egiten dugu langile guztiak sail sindikalekin bat egiteko eta elkarrekin borrokatzeko".