Bastidan 1933ko abenduaren 9ko gertakizunen memoriaren lehio berria zabalik

Print

  • Labastida1933.wordpress.com webguneak urte hartako matxinada anarkistan zehar Arabako herri honetan gertatutakoa berreraikitzen du.
  • Web orrialdea ekarpenei zabalik dago.

 

Manuel Azañak presiditutako biurte errepublikar-sozialistaren porrotaren ostean, 1933ko azaroaren Hauteskunde Orokorretan CEDA koalizioaren indar eskuindarrek irabazi zuten, sakonki banatua zegoen ezkerraren aurrean. CNTk, abstentzioa bultzatu zuela egun haietan, hauteskunde-emaitza hauen aurrean komunismo libertarioa aldarrikatzeko Greba Orokor iraultzailea deitzeko erabakia hartu zuen. Abenduko matxinada hau Estatu espainiarretik zabaldu zen, baina Euskal Herrian ia eraginik ez zen nabaritu, Bastidako kasua salbuespen. Izan ere, Araba Errioxako herrixka honetan hainbat pertsona armak hartuta matxinatu ziren.

Matxinada-saiakerak porrot egin zuen gau hartan bertan, eta ondorengo ordu eta egunetan, Estatuan zehar garatu ziren matxinada guztiak zapalduak izan ziren. Labastida1933.com webguneak Araba Errioxako herri hartan jazotakoaren inguruan dauden lanketak bildu eta publiko egin ditu, baita garaiko prentsa eta ez oso ezagunak diren gertakizunak ezagutarazteko testigantzak ere.

Webgune hau zehazki Abenduaren 1ean irekiko da, gertakizunetatik 84 urte betetzen direnean, hain zuzen ere. Sarean ikusgai dagoen lan honen asmoa gertakizun zehatzak eta matxinadaren ostean jazotakoaren berreraikitze saiakera baino ez da: zer gertatu zen parte hartzaileekin, nola eragin zuen 1936ko kolpeak, errepresio bortitza, gerra hastean ezkutuan mantendu zirenen istorioak, 1933ko gertakizunen zergatia eta Araba Errioxan edota Euskal Herri guztian izan zezaken eragina.

Web: https://labastida1933.wordpress.com
Twitter: https://twitter.com/Labastida1933
Facebook: https://www.facebook.com/Labastida-1933-206147949839773/

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org