“Azaro Libertarioa” larunbat honetan Barakaldon hasiko da

Print

  • Jardunaldiak La Kelo Gaztetxean (Santurtzi) eta Barakaldon CNTk duen egoitzan ospatuko dira.
  • “Gaur eguneko diren gaiak jorratuko dira, hala nola, Errekaleorreko okupazioa eta Kataluniako egoera; gainera Felix Padinen biografia aurkeztuko da eta kontzertuak egingo dira”, antolatzaileek esan dute.

Lagun Ateneoak zenbait hitzaldi, liburu aurkezpen eta kontzertuak antolatu ditu 2017ko Azaro Libertarioan. “Gure helburua gaurkotasun handiko gaiak jorratzea da, eztabaida eta hausnarketa sustatuz, beti ikuspuntu libertario baten eskutik”, antolatzaileek esan dute. “Hilabete osoan planifikatu ditugun ekitaldietara gonbidapena luzatzen dizuegu”, azpimarratu du Ateneoak.

Jardunaldiak “Errekaleor Bizirik!” proiektuaren aurkezpenarekin hasiko dira, azaroaren 11an, larunbata, eguerdiko 12:00etan. “CNTk Barakaldon duen egoitzan izango da (Gaztela Leoi 10. zkia)”, zehaztu dute antolatzaileek, “zeinean Gasteizen proiektua, beren hasiera eta gaur eguneko egoera jorratuko dugun”.

Azaroaren 16ean, osteguna, Barakaldoko CNTren egoitzan Katalunian ematen ari den egoera aztertuko da. “Kasu honetan Kataluniako CNT Idazkari Orokor ohia eta Granollerseko kideak izango dira”, Ateneoak zehaztu du. Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da.

Azaroaren 17an, jardunaldiak La Kelo Gaztetxeak jarraituko dute (Santurtzi). Begoña Rodríguez eta Txiki Castaños, Barakaldo Naturala plataformaren kideek “Hegoaldeko Tren Saihesbidearen alderdi nagusiak eta zergatik uko egiten diogun azalduko digute”, arratsaldeko 19:00etan. Hilaren 18an, larunbata, La Kelon ere, baina 20:00etan, Lagun Ateneoaren autogestioan laguntzeko kontzertuak izango dira. “Mongol Chip, Arandako punk taldea; Etxando Pestes, Ezkerraldeko punka eta Absurdhez, Bizkaiko trashcore  taldeak izango ditugu”, antolatzaileek esan dute.

Azkenik, hilaren 30rean, Felix Padin anarkosindikalista militante historikoaren biografia liburua aurkeztuko da, Luis Fuentesen esku. Barakaldoko CNTren egoitzan izango da, 19:00etan.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org