Limpiezas Lombidek lan eskubideak urratzen ditu

Print

  • Urriaren 31n CNT enpresa honen Zuzendaritzak langileei inposatutako lan-gehiegikeria salatzeko asmoz elkarretaratu zen.
  • Gehiegikerien artean, “lan arriskuen prebentzioaren eta kontratazioaren arloko ez-betetze ugari aurki ditzakegu”, aipatu du erakunde anarkosindikalistak.

Portugaleten egoitza duen enpresak hainbat arlotan legedia urratzeagatik salatua izaten ari da. “Langileak benetan lan egiten duten ordu kopuru gutxiago batengatik kontratatzen ditu, beraien lana egiteko ezinezkoak diren denborak inposatuz”, azpimarratu du CNTk; adibide bat “CNTko Sail Sindikaleko gure ordezkari baten egoera da, Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu izan den egorea”. Salaketa honen ondorioz, “Lan ikuskaritzak ebazpen bat igorri zuen, lan arriskuen prebentzioaren inguruan  CNTko sail sindikalari arrazoia emanez”, esan du CNTk, eta honen ondorioz, “enpresak langileei dagozkien Norbanakako Babespenerako Ekipoak banatzen hasi zen”.

Hala ere, “enpresaren erantzuna gure ordezkariak mehatxatzea izan da, beraien lan-eskubideak aldarrikatzen jarraitzen badute”, Sail Sindikalak esan du. Guzti hau, indarrean dauden legeak, hitzarmen kolektiboan, Langileen Estatutuan eta bestelako lan legerian jartzen duena betetzea eskatzeagatik.

Arrazoi guzti hauengatik, “CNTek Limpiezas Lombideko langile guztiak antolatzeko deialdia egiten dugu, beraien lan-eskubideengatik eta lanpostu duin baten alde borrokatzeko”. Sindikatuak pasa den hilabetean enpresako langileentzako informazio kanpainarekin hasitako mobilizazioekin jarraituko du, “gure lankideen lan-eskubideak errespetatzea lortu arte”.

CNT sindikatuak “ Lombideko zuzendaritzari, langileak beldurtzeari uzteko eta lan arloko legeria kontratazio eta laneko arriskuen prebentzioaren inguruan betetzeko exijitzen dio”, esan du erakunde sindikalak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org