Larunbat honetan, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako manifestazioa

Print

  • Larunbat honetan, "155. artikuluaren aplikazioaren aurkako, demokraziaren eta erabakitze eskubidearen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon", CNTk esan du.
  • "Herritar, eragile sozial eta sindikal guztiei parte hartzeko deia luzatzen diegu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Hainbat eragile politiko eta sindikalek, zeinean CNT aurkitzen den, agerraldi bat egin dute gaur Bilbon, bertan "egingo den manifestazioa ezagutzera emateko", esan du erakunde anarkosindikalistak. Protesta azaroaren 4an, larunbata, izango da, La Casillatik 17:00etan abiatuz, "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" lelopean. "Deia zabaldu duten erakundeen artean, CNTz gain, LAB, EH Bildu, ELA, ESK, STEILAS, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago daude, beste batzuen artean".

 

Hauxe da eragileok osatu dugun oharra:

 


"Prentsaurreko hau ematen ari garen organizaziook arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Rajoik agindutakoa.

 

Gure ustez auziaren edozein konponbiderako oinarria da eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea.

 

Horrenbestez, datorren larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon manifestazioa egitera deitzen dugu, honako aldarriarekin: “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea”. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da La Casillan.

 

Animatu nahiko genituzke herritarrak, erakunde eta eragile sozialak, sindikatuak eta alderdiak datozen egunetan mobilizazio honekin bat egin dezaten. Datorren egunetan plazaratuko genuke borondate hori adierazi dutenen zerrenda."


Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org