CNTk Ekologia Sozialaren Nazioarteko II Topaketan parte hartuko du

Print

  • Topaketak urriaren 27, 28 eta 29an Bilbon ospatuko dira.
  • "Larunbatean sindikalismoa, bere joera iraultzaile eta anarkosindikalistak tailerrean parte hartuko dugu", esan du CNTk.

Hurrengo asteburuan zehar, Karmela Espazio Autogestionatuan (Fika 44, Bilbo) Ekologia Sozialaren Nazioarteko II Topaketak ospatuko dira. Jardunaldi hauen helburua eremu berri bat zabaltzea da, gero eta handiagoa, analisi eta ausnarketa emankorretarako aproposa, esperientzia konkretuek sorraraziak; noski, nahiz eta esperientzia hauek historikoak edota gaur egungoak izan, hurbilak zein urrun gauzatutakoak. Helburua da paradigma politiko emanzipatzaile berri bat zimendatzea, abiaraztea eta, honekin batera, ekintzarako bide ukigarriak, sinesgarriak eta kontsentsua gauzatzeko benetan gai direnak.

"Erakunde anarkosindikalista garen heinean, uste dugu eskeintzeko asko dugula", esan du CNTk. "Larunbatean (15:00) egingo diren tailerretan parte hartuko dugu, Sindikalismoa, bere joera iraultzaile eta anarkosindikalistak jorratuko duena", erakunde anarkosindikalistak gogorarazi du.

Programa osoa hurrengo web orrian kontsulta daiteke: https://labur.eus/zkP00

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org