Urrutia Edariak, errepresio sindikala etxeko ezaupide

Print

  • “Proposamenak egin ditugu, negoziazioak hasteko asmoz, baina enpresaren erantzuna errepresioa izan da”, esan du CNTk
  • Egoitza Mungian duen enpresak, ostalaritza eta partikularren artean edarien banaketa egiten ditu.

Urrutia Edariak enpresarekin lan gatazka berri bat ireki da. “Momentu oro negoziazio bideak zabaltzen saiatu gara”, aipatu du Sail Sindikalak, baina “proposamenen aurrean, enpresak delegatua zigortzea erabaki du, soldata eta enplegua 5 egunez bertan behera utziz.”

CNTk lan jardunaldi, kontratazio eta lan arriskuen prebentzio arloetan legedia betetzea exigitzen du, “gaur egun aplikatzen egon beharko litzatekena”. “Errepresio sindikal honen adibide argiaren aurrean eta zuzendaritzak erakutsitako borondate eza dela eta”, CNTk langileen eskubideen defentsan mobilizazioak hastea adostu du. Horrez gain, enpresako langile guztiei Barakaldoko egoitzan (Gaztela Leoi kalea, 10.zkia) egingo den asanbladan parte hartzeko deia zabaldu die, “urriaren 16an, astelehenean, arratsaldeko 20:00etan”, erakunde sindikalak jakinarazi du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org