Urriak 3, elkarretaratzea Bilbon

Print

  • "Katalunian gertatutakoa ikusita, eta emandako errepresioa dela eta, elkarretaratzea egiteko deia egiten dugu", esan du CNT sindikatuak.
  • Eragile sindikal eta sozialei parte hartzeko deia egiten du.

 

Guztionak diren "eta urratuak izan diren eskubideak defendatzeko deialdia zabaltzen dugu", esan du erakunde anarkosindikalistak, "egunero hiltzen gaituen erregimena salatzeko, honentzat non gauden, Katalunia, Euskal Herria, Andaluzia edo Madril, ez baitzaio axola", azpimarratu du CNTk.

Kataluniako CNTk urriaren 3an greba orokorra egingo dute, eta mobilizazioak "Estatu osora zabaltzeko deia egin du". Hori dela eta bihar Bilbon elkarretaratzea egingo da (Moiua Plaza, 19:00), beste erakunde sindikal eta sozialei deia luzatuz.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org