CNT-ek lan erreforma gelditzeko gizarte-borrokara deitzen du

Print

CNT sindikatuak, ostegun honetan, Bilboko Biribila enparantzan konzentrazio bat egin du PP-ek egindako lan erreformaren aurka. Sindikatu honen arabera “langileriaren eskubideen aurkako eraso berri bat da”, hori dela eta, konzentrazioan zeuden pertsonek gizarte-mobilizazioaren alde apostua egin dute.

Testuinguru honetan, erakunde anarkosindikalistak Martxoan zehar hainbat jardunaldi antolatu du Moncloak bultzatzen duen proiektuaren aurka protesta egiteko. “Gizarte-mobilizazioa eta borroka, bide bakarrak dira eraso hauek gelditzeko”, bere bozeramaileek esan dute.

CNT-eko batzorde konfederalak, joan diren egunetan esan zuen moduan, “erreformaz erreforma, pausuz pausu, presarik gabe, baina pausarik gabe, kapital handiak eta gobernuan txandakatzen diren bere txotxongiloek (González, Aznar, Zapatero, Rajoy) jarraitzen duten beraien planekin langileriari geratzen zaizkion eskubide eskasak desegiteko”.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org