Oroimena, Egia, Justizia eta Erreparazioa: asteburu honetan, guztiak Bilbora

Print

  • Faxismoaren kaltetuen oroimen historikoa aldarrikatzeko ekainaren 17 eta 18an bi ekitaldi garrantzitsu antolatu dira.
  • "Bi ekitaldi hauetan parte hartzeko deia egiten diogu gizarte osoari ", esan du CNTk.

Mugimendu Memorialistak Bilbo jausi zela 80. urteurrenean zenbait ekitaldi antolatu ditu. "Helburua faxismoaren biktimen oroimena, egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen jarraitzea da", esan du erakunde sindikalak.

"Guduan hilak, fusilatuak, bortxatuak, torturatuak, desagertuak, bonbardaketengatik hilak, erbesteratuak, errefuxiatuak, beraien sexu orientazioa zela eta errepresaliatuak, frankismoaren esklaboak, nazismoaren biktimak, ume lapurtuak, espetxeratuak..." Pertsona guzti hauek "diktadura militar faxistaren biktimak izan ziren, "zeina armetan altxatu zen 1936ko uztailaren 18an, 40 urte baino gehiago boterean jarraituz", CNTk gogorarazi du.

"Gertatu zena ezin dugu ahaztu, ezta jazarpen guzti hauek pairatu zituzten pertsonak", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. "Gizateriaren aurkako krimenak dira eta mugimendu memorialistak, zeinean CNT dagoen, justiziaren alde borrokatzen ari du", sindikatuak azpimarratu du.

Ekainaren 17an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Eliptika Plazatik manifestazioa egingo da, Bilboko Udaletxeraino.

Igandean, ekainak 18, omenaldi bat egingo dute eguerdiko 12:00etan, La Huellan (Artxanda, Bilbo). Ekitaldi honetan UGT, ELA, CNT, PSE-EE, PNV, ANV-EAE, PCE, Sabino Arana Fundazioa, Eusko Lurra Fundazioa, Ramón Rubial Fundazioa, Manu Robles-Arangiz Institutua, FIM - Fundación de Investigaciones Marxistas eta Luis Arrieta Fundazioak parte hartuko dute.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org