Maiatzaren Lehena: Ni CNTn nago

Print

  • CNT sindikatuak Euskal Herrian egingo dituen manifestazioak zabaldu du.

  • "Mundu berri bat sortzeko, anarkosindikalismoaren beharra" aldarrikatuko du.

CNT sindikatuak maiatzaren lehenean egingo dituen manifestazioari buruzko informazioa zabaldu du. "Urtero bezala, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango gara, anarkosindikalismoa aldarrikatuz", esan du sindikatuak.

Bilbon, Gran Vía 56-58 zenbakian hasiko da, goizeko 11:30etan, Arriaga Plazan bukatuz. Donostian manifestazioa Bulebarretik irteko da, 12:30retan. Gasteizen, CGT, ESK eta STEEILASekin batera aterako da 12:30etan, Europa Jauregitik; amaitzerakoan lokalean bermut libertarioa izango da. Iruñean, San Lorenzotik irtengo da 12:00etan.

Hurrengo lerroetan CNTk atera duen komunikatua irakur daiteke.

Gaur egun, langileria jasaten ditugun erasoak gero eta larriagoak dira. Azken urteotan borroka luzeen ondorioz langile mugimenduak lortutako eta defendatutako lorpenak galtzen ari dira. Krisi ekonomikoa eskubideak murrizteko aitzakia izan da.

Gobernuek, finantza erakunde eta patronalek diktatutako politikak aplikatu dituzte, enplegu suntsiketa bultzatu dituzten neurriak, langabezi tasa era izugarria batean handituz. Soldata murrizketa konstantea bultzatu dute, kaleratzeak eta enplegu erregulazioak ugaritzearekin batera. Sistemarekin ados ez egotea ez dute onartzen, eta honen aurkako edozein borroka motaren aurrean, errepresioa gogortu dute. Oinarrizkoak eta unibertsalak diren zerbitzuei murrizketak apliatu dituzte eta, noski, ezin dugu ahaztu sistemaren ustelkeria, egiturazkoa dena. Elementu guzti hauek beldurra, ezintasuna, paralisia eta etsipena eragin diote langile klaseari.

Baina mendekotasun eta isilune garaiak antzinako gauzak dira, langileek kontziente garelako hauxe dela aurrera egiteko momentua, gure indarra eta ahotsa inposatzeko aldia.

CNTk gure eredu sindikala eskaintzen du: borrokatzeko eta elkartasuna praktikatzeko tresna baita. Boterea eta Kapitalaren aurka eusteko eta borrokatzeko erreminta delako. Gure ahotsa berreskuratzeko eta, Langile Klase bezala, gure indarra gauzatzeko tresna. CNT berdinen arteko sindikatua da. CNT sindikatuan afiliatu guztiek garrantzi berbera dugu, erabakiak hartzeko gaitasun bera, gure ahalmenaren arabera eskaintzen dugu eta beharren arabera, jaso.

CNT langile mota guztiak lekua dutenen sindikatua da. CNTren eredu sindikala bakarra da, Sail Sindikaletan oinarritzen dena. Hauteskunde sindikalak, Enpresa Batzordeak eta liberatuak errefusatzen ditugu. CNT guztien artean eraikitzen dugun sindikatua da. Ohiko lan arloak eta sindikalismo ofizialak alde batera uzten dituen langileak batzen dituena.

Langile borroka luzea dugu gure atzean, duintasuna eta harro sentitzeko historia bat eta, gaur egun, momentu honetan historia idazten ari gara. Gure sindikatuak Kapitala eta Estatuari aurre egiten dion alternatiba eta bidea zabaldu nahi dugu, gizarte eraldaketa itzela lortzeko: ekoizpen bitartekoak langileriaren eskuetan uztea duena helburu; gizartearen autogestio sakona, erabatekoa, lortzeko. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duen gizartea lortu, bereizkeriarik gabekoa.

CNT lehenengo aurrerapausua emateko sindikatua da, atzerabueltarik gabekoa. Gurea ez den sistema honekin amaitzeko eta, gaurtik aurrera, elkartasuna, elkar laguntza eta autogestioa oinarritzat hartuz gure alternatiba eraikitzeko

Maiatzaren Lehen hau gure klase sozialak duen indarraren baieztapen kolektiboa da. Kaleetan eta lanpostuetan izateak mundua oinarritik eraldatzea du helburu bakarra, pertsona guztien askatasun osoa kontutan hartuz eraiki behar dugun mundu berria. Gure jomuga bete arte ez dugu etsiko: miseria eta esklabotzara kondenatzen gaituen sistema hiltzaile honetatik askatzea.

Anarkosindikalismoak gizarte berria eraikitzen hasiko du. Pertsonen beharrizanak ardatza duen gizarte berri bat; pribilegioen ordez berdintasuna eta Justizia Soziala duena. Natura errespetatuz, zeinean guztiok aberatsak garen, guztiok behar duguna izango baitugulako. Harro senzitzen garen gizarte duin bat eraikiko dugu.

Guzti hau dela eta CNTn gaude. Dugun indarra mundua eraldatuko duela sinesten baitugu.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org