Carlos Slepoy zendu da, Frankismoaren krimenen aurkako kereilan gure laguntzailea

Print

  • "Beren galera sentitzen dugu", esan du CNTk
  • "Berak giza eskubideen alde egindako lana goraipatu nahi dugu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

Carlos Slepoy, Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren abokatua hilaren 17an zendu zen Madrilen. "Argentinako diktaduraren aurka ere borrokatu zuen, hori dela eta Espainiara erbesteratu behar izan zen", erakunde sindikalak gogorarazi du.

Espainiar estatuan, "Argentinako Diktaduraren biktimen alde lan egin zuen; baia ere Guatemalako biktimen alde". Giza eskubideen bere azken borroka Frankoren Diktadurak egindako gizateriaren aurkako krimenak epaitzea zen, kereila baten bitartez. "Kereila hau Argentinan jarri zuen", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

CNT eta Oroimen Historikoaren Batzordeak, Frankismoaren krimenen aurkako kereilan parte garen heinean, "beren galera sentitzen dugu; baita ere egia, justizia eta erreparazioaren alde berak egindako lana goraipatu nahi dugu".

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org