CNTk Bilboko Portuko suhiltzaileari zabaldutako espedientearen aurrean Foru Aldundiak duen jarrera salatu du

Print
  • Langileari zabaldutako espediente honekin, "Administrazioak enpresen interesak Giza Eskubideen gainetik jarri ditu"
  • "Foru Aldundiak Yemenen parte hartzeari buruzko europar akordioak alde batera uzten ari du", salatu du CNTk.

 

Bizkaiko Foru Aldundiko CNTren Sail Sindikalak, "Bilboko Portuan Arabia Saudira bidaltzen ari zen arma bidalketan parte hartu nahi ez zuen" suhiltzaileari zabaldu zaion espedientea salatu nahi du, martxoaren 13an. "Gure elkartasuna adierazi nahi diogu suhiltzaile honi", esan du sail sindikalak, "gure iritziz, etikak eta profesionaltasunak gidatuta, izan beharreko jarrera baitzen".

CNTren arabera, "Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Portuko Administrazio Kontseiluko partaide gisa, Europar Parlamentuko 2016/2515(RSP) ebazpenaren betearaztea ziurtatu behar du", Yemenen gizaldeko egoera lantzen duena. "Ebazpen honek Arabia Saudira bidaltzen diren armak bahitzera Europar Batasuna behartzen du", erakunde anarkosindikalistaren iritziz, "ezpabere Aldundiak Europar Kontseiluaren 2008/944/PESC Jarrera Komuna urratzen ari du".

Hori dela eta CNTk Foru Aldundiaren jarrera eta erantzukizuna salatzen ari du, "erakunde publiko honen indarrak hor bideratu behar baitu beren ekintzak eta ez langile bat zigortzera; suhiltzaile honen jarrerak, aldiz, Bilboko Portuan egiten diren negozio zikinak argira ekartzera lagundu baitute", azpimarratu du CNTk.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org