Frankismoaren aurka egin zen lehenengo greba orokorra gogoratzeko jardunaldiak

Print
  • Aurtengo maiatzaren lehenean, frankismoaren aurka egin zen lehenengo grebaren 70. urteurrena da, CNT, ELA eta UGTk bultzaturikoa.
  • "Data hau gogoratzeko, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatuko ditugu", esan du CNTk.

 


"Itsasadarrean matxinada. 1947, frankismo garaiko lehen greba orokorra" izenarekin, CNTk Gerra Zibil ostean egin zen lehenengo greba orokorra gogoratu nahi du. "Bizi baldintzak jasanezinak ziren, ez zegoen ezta jatekorik", aipatu du erakunde sindikalak. ELA, UGT eta CNTk deituta, 8 egunetan Bizkaiko langileen heren bat greba egin zuten "diktadura garaiko mobilizazioentzako une garrantzitsu bat izaten", azpimarratu du CNTk.

Jardunaldiek apirilaren 4an hasiera izango dute, "Zerrauts ogia. Gosearen grebak – Pan de serrín. Las huelgas del hambre" dokumentala emanez, 1947 eta 1951. urteko grebak aztertuz.

Apirilaren 5ean, asteazkena, Pedro Ibarraren "Memoria del antifranquismo en el País Vasco" liburua aurkeztuko da. Kasu honetan Jose María Lorenzo Espinosa ere izango da, 1947ko greban aditua den historialaria, gaia ikertu baitu liburu bat argitaratuz, "Rebelión en la Ría. Vizcaya 1947: obreros, empresarios y falangistas".

Jardunaldiak ixteko, ostiralean (apirilak 7) 1947ko grebari buruz hitz egiteko eta hurrengo urteetako mobilizazioetan izan zituen eraginak aztertzeko mahai-ingurua antolatuko da. Mahai-inguru honetara UGT eta ELA sindikatuei gonbidapena luzatu zaie.

Ekintza guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, CNTk Barakaldon duen egoitzan (C/ Castilla y León 10)

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org