Epaitegiek baliogabeko kaleratzetzat jo dute EDE Taldean gertatutakoa

Print
  • Gizarte Auzitegiak Sekzio Sindikaleko kide baten kaleratzea baliogabetzat jo du.
  • "Enpresaren eraso jarraien aurrean, sail sindikala da babes bakarra", azpimarratu du CNTk.

EDE Taldea gizarte esku-hartzearen sektorean oso garrantzitsua den enpresa taldea da. “Beste behin ere, Zuzendaritza pertsonenganako errespetuaz eta solidaritateaz ahaztu da, plantillak berak egunero jarraitzen dituen balioak”, azpimarratu du sindikatuak.

CNT-ren arabera, “Enpresak CNT-ko sail sindikaleko kide bat kaleratu zuen ST3 Elkartean, negoziazio prozesu baten erdian, bere ohiko politika antisindikala jarraituz”, joan diren lau urteetan CNT-k aurre egin dituen politikak, zenbait epaitegik hauei arrazoia emanez. “Berriro ere argi geratu da enpresa honek beste edozein enpresa legez funtzionatzen duela, nahiz eta entitate sozial gisako en-presaren itxura eman nahi duen. Aldi honetan kaleratzea nulutzat jo dute”, azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak. CNT-ren arabera, epai hau garrantzitsua da, “gure kidea berriz onartzera derrigortzen baitituzte”.

Azkenik, nabarmendu nahi da Bilboko 4. Giza Epaitegiaren Autuaren garrantzia, zeini ezin zaion errekurtsorik ipini. “Azken lau urte-tan enpresa Taldea banatzen saiatu da bere onurarako, baina hemendik aurrera ezin izango du berdin jarraitu. Bere estrategia anti-sindikala nabarmen geratu da”, esan du erakunde anarkosindikalistak. “Estrategia antisindikal bat gelditzea lortu dugu, negoziazioak partzializatzea, kaleratzeak… enpresak ematen duen informazioa manipula daitekeenean”, azpimarratu du sindikatuak.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org