CNT sindikatuak kanpaina bati hasiera eman dio Donostiako ostalaritzan

Print
  • Kanpainak, sektoreko langileen egoera eskasa aztertzea eta ekintza sindikalaren bidez hobekuntzak lortzea du helburu.
  • "Ituneko sindikalismoak alde batera utzi duen sektore handienetariko bat ostalaritza da", adierazi du CNT sindikatuak.

CNT sindikatuak kanpaina bati eman dio hasiera "Donostiako ostalaritza lantokietan lan egiten duten langileen lan-egoera aztertzeko" helburuarekin. "Sektorea hiri ekonomiaren zutabe bat da", azpimarratu du erakunde sindikalak "baina ematen diren prekarietate egoerak hirugarren mailakoak dira".

Horregatik, CNT sindikatuak hobekuntzak bultzatu nahi ditu "ituneko erakunde sindikalek baztertu dituen langileentzat". Inkesta on-line baten bidez (http://bit.ly/2lg1Xr1) hurrengo asteetan "enpresek bete ohi ez dituzten ordutegi eta beste lan-kontuei buruzko informazioa jasoko da", adierazi du sindikatuak. Horrez gain, datozen asteetan Alde Zaharreko, Groseko, Antiguako eta Amarako lokaletara "kanpainaren eta inkestaren inguruko" informazioa helaraziko da. Emaitzak kanpaina amaitu eta gero argitaratuko dira.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org