ABBn 82 eguneko greba mugagabean... Elkartasuna!

Print

Otsailak 17an, ostirala, nazioarteko borroka egunaren baitan, CNTko bizkaiatar militante batzuk ABBk Trapagaranen duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ginen. Córdoba-n azaroak 28tik greba mugagabean diren kideei gure elkartasuna azaltzea zen xedea. Aipaturiko grebaren helburua hirukoitza da: lanpostuen defentsa, ABBk Córdoba-n dituen gainontzeko langileekiko parekideak diren lan-baldintzen lorpena eta greba eskubidea bermatzea.

Urtarrilak 1ean grebalari guztiak kaleratuak izan ziren, zeintzuk EULEN-en bitartekaritzaz kontratatuak izan ziren. ABBk gatazka ebasteko daramakien bidea patronalak erabili ohi duena da: dagozkien eskubideak aldarrikatzen dituzten langileak merke kaleratu. ABBko eta beste enpresetako langileek Córdoba-ko grebalarien antzeko jarrera balute, ugazabek, enpresariek, bankariek, politikariek eta kapitalista klaseko gainontzekoek langileekiko bestelako errespetu bat agertu beharko lukete.

Kontuak kontu, gure kideek kaleratuta darraite, ahalik eta auzitegiek EULEN, ABB eta EUROCEN-ADECCOk errepresio sindikala gauzatzeko erabiliriko trikimailuak indargabetu artean. Elkarretaratzean CGTko kideak ere izan ziren.

Gatazka honi buruzko xehetasun gehiago nahi badituzu, begira http://cordoba.cnt.es/eulen

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org