Ez dugu kaleratzerik onartuko Portugaleteko DIA supermerkatuan

Print


"Minbizia izategatik kaleratu zuten, eta irabaziko dugu", azpimarratu du erakunde anarkosindikalistak.

"Horrelako kasu guztietan irmoki erantzun behar dugu".


Larunbat honetan, CNT sindikatuak "elkartasun ekintza bat burutu du Portugaleteko DIA supermerkatuaren aurrean". Erakunde anarkosindikalistaren hitzetan, "gure afiliatua den DIA enpresako langilea pasa den urtean kaleratu zuten, minbiziaren aurkako borrokan zegoenean". Minbizia dela eta, "ebakuntza baten ondoren enpresako zuzendaritzak gutun bat bidali zion, kaleratzen zuena informatuz", sindikatuak gogorarazi du, eta "momentu horretan hasi genuen langilearen defentsarako borroka".


Erakunde anarkosindikalistak enpresaren jarrerari buruz informatu du. "Enpresak ez du arrazoitu nahi, eta isilarazi nahi gaitu". Honen adibide bat martxoan izandako bileraren emaitza izan zen, zeinean "ez zen akordiorik lortu", aipatu du CNTk. Hau dela eta "mobilizazio ezberdinak gauzatzen ari gara" azken hilabeteetan.


Azken finean, "langilea minbizia izategatik kaleratu dute", sindikatuaren iritziz, "onartezina dena". Amaitzeko, "horrelako egoerei aurre egin behar diegu, elkartasuna, langileon erremintarik boteretsuena, erabiliz" CNTk gogorarazi du.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org