CNTk Metropoli 2000 eta Quorum Fitness gimnasioetan dagoen errepresio sindikala salatu du

Print

Bi lagile kaleratu dituzte "dauden lan baldintzak Lan Ikustaritzan salatzeagatik".
"Lanpostura bueltatu arte borrokan jarraituko dugu", esan du erakunde anarkosindikalistak.

 

Amador eta Carmen, CNT-ko ordezkari sindikalak Metropoli 2000 S.L. garbiketa enpresan, "beren lan eskubideak aldarrikatzeagatikkaleratu dituzte", Lan-Ikuskaritzaren aurrean "Gimnasio Quórum Fitnesseko jabearengandik jasotako tratu iraingarria salatu baitutelako", esan du erakunde anarkosindikalistak.

CNT-ko sail sindikalak "Lan-Ikuskaritzaritza eta enpresa ematen ziren lan arloko ezbetetzei buruz jakinaren gainean jarri zituen"; baita ere Gimnasio Quorun Fitnesseko jabearen eskutik pairatutako etengabeko presioak. Gainera orain dela gutxi arte "gimnasioko jabea eta Metropoli 2000 S.L. garbiketa enpresako jabeak pertsona bera ziren", esan du CNTk.


"Sail sindikalak, zuzendaritzarekin bilera batzuk izan eta gero, akordio batera heltzeko helburuarekin,, lan legedia betetzeko oinarritutako proposamena bidali zuen". Ondoren, enpresak bi langile kaleratu zituen..

CNTren hitzetan, "kaleratze hauek errepresio sindikala dira, langileen oinarrizko eskubideak urratuz". Hau dela eta, sindikatuak "berehalako berronarketa eskatzen du, dauden bide sindikal eta juridikoak erabiliz, langileek euren lanpostua berreskuratu arte"

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org