Otsailak 18 #Correscales2016 #KorrikaPrekarioa hasiko da

Print

CNTk "prekarietatearen aurkako ekimen honetan parte hartzera" deitzen du.
"Bilbotik Bartzelonara, 800 kilometro 80 egunetan egingo dira", erakunde anarkosindikalistak nabarmendu du.

 

"Movistarreko langileen grebak mugimendua sortu zuen", jakinarazi du sindikatuak eta azpimarratu du "sekulako esplotazioaren aurka bi hilabeteko greba batekin jaikiz, hau berehala zabaldu zen gizartean". Ekimen honekin lortu nahi da "lehenengoa, grebari aurre egiteko erabili ziren dozenaka milaka euro itzultzea eta gero hurrengorako sostengua eta oinarri ekonomikoa sortzea", horretarako 150.000 euro bildu nahi dute.

#Correscales2016 antolatzen duen plataformak informatu duen moduan, bere helburua da "borrokarako sare bat ehuntzea, elkartasuna erakustea eta azaltzea nola Movistarren eta beste hainbeste enpresetan dozenaka milaka familia ito egiten dituzten". Bartzelonara heldu ondoren (otsailak 22) Mobile Worl Congress ekitaldira joango da "teknologiarik aurreratuena prekarietatearen eskaileretan eusten dela gogorarazteko".

CNT sindikatutik langileak ekimen honetan parte hartzera deitzen dugu. Esteka honetan (https://goo.gl/UkiQL8) otsailaren 18tik 22ra Bilbotik Bartzelonara egingo den ibilbide zehatza eta ordutegiak topatu ahal dira.

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org