Ezin dugu gertatutakoa ahaztu eta biktima eta biktima-eragileak maila berberan jarri

Print

"Faxistek bilboko biztanleria bonbardatu zuten orain dela 79 urte", gogoratu du Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak.

Plataformak azpimarratu du "Egia, justizia, erreparazioa eta ez-errepikapena nahi dugula, eta hori izan behar da instituzioen helburua"


Orain dela 79 urte, Bilbok faxisten lehen bonbardaketa jasan zuen, biztanleriaren aurka zuzendutakoa, geroago aplikatuko zen gupidarik gabeko errepresioaren aurrerapena izango zena. Ekitaldi honekin "gertatutakoa azpimarratu nahi dugu, 1936ko kolpe militarrarekin hasi baitziren Frankismoaren krimenak", aipatu du Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak. Hau dela eta, "gizarteak eta instituzioek gertatutakoa aintzatetsi behar dute" biztanleriaren aurka egindako bonbardaketa hau "Frankismoaren gizateriaren aurkako krimenen hasiera izan zela, Euskal Herria eta Errepublikaren aurka egindako eraso planifikatu bat izan zena, hurrengo hamarkadetan aurkako erahilketa eta errepresio orokorrarekin jarraitu baitzuen", Plataformaren iritziz.


Honen aurrean "ezin gara adierazpen politetan geratu, urte berriko proposamen eta asmoak balira bezala" esan du erakunde memorialistak, gertatutakoa oso larria izan baita: espainiar estatuko desagertutakoen kopurua (150.000) bigarrena da mundu mailan, Kanbodia ostean, eta honen erantzule zuzena sare kolpista izan zen (botere ekonomikoa, militarra, elizarena, finantza mundukoa), legezkoa zen Errepublika eta Gobernu baten aurka. Gure lurraldeko instituzioek egindako adierazpenek faltan dute egia, justizia, erreparazioa eta ez-errepikapena helburutzat, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren hitzetan. "Nazio Batuen Erakundeko Pablo de Greiff kontalariak harrituta zegoela adierazi zuen", gogorarazi dute erakunde eta elkarte memorialistek, "hainbeste urte pasa ostean Frankismoaren bidegabekerietako biktima eta euren senideen alde ez baita ezer egin".

Hau dela eta, erakunde eta elkarte memorialistek "52/2007 Legea eta Nazio Batuen Erakundeak Memoria Historikoaren alorrean egindako eskakizunak berehala betetzea" exigitu die instituzio, udal, aldundi eta Jaurlaritzari.


Amaitzeko, Plataformak "ekitaldi honekin egia, justizia, erreparazio eta ez-errepikapen hitzak ozenki aldarrikatu nahi ditugu, memoria historiko gabeko herria, etorkizunik gabeko herri bat baita".

Copyright 2012. http://www.cnt-sindikatua.org